Navigation Menu

Lankidetza-hitzarmena, Respeto Fundazioaren eta Jesusen Lagundiaren Inaziotar Bidea Apostolutza Obraren artean, “Inaziotar Bidea: errespetu-uneak eta -espazioak” proiektua bultzatu eta zabaltzeko.

2014ko urriaren 11n, hitzarmen bat izenpetu da Respeto Fundazioaren eta Inaziotar Bidea Apostolutza Obraren artean, lankidetza-esparru bat ezarri eta, haren bidez, proiektu hau antolatu, bultzatu eta zabaltzeko Inaziotar Bidean: “INAZIOTAR BIDEA: ERRESPETU-UNEAK ETA -ESPAZIOAK”.

Jesusen Lagundia erlijio-ordenak Inaziotar Bidea bultzatzen du Loiolako Ignazio Doneak 1522. urtean abiarazi zuen erromes-bidea gogoratzeko. Urte hartan, Gipuzkoako jaiolekutik Kataluniako Manresa eta Bartzelonara joan zen, gerora Lur Santuetarako bidea hartzeko. Handik urte gutxi batzuetara, Lagundia Fundatu zuen Ignaziok. 2010ean ekin zitzaion Erromes Bide berri honen proiektuari, eta Jesusen Lagundiaren aurreikuspenetan, 2012-2022 urteetan finkatuko da behin betiko (urte horietan ospatuko da Ignazio Donearen bihurtzearen eta jatorrizko erromesaldiaren 500. urteurrena).

Azpeitia eta Manresaren artean dauden ia 700 kilometroak egiten ditu bideak, 27 etapatan banatuta. Bost autonomia-erkidego hauetatik igarotzen da: Euskadi (Gipuzkoa eta Araba), Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia.

Loiolako Iñigoren erlijio-bizipenean oinarrituta sustatu den Kultura eta Erlijio Turismoko Ibilbidea da Inaziotar Bidea, baina, eremu espirituala gainditzen duen aldetik, sentsibilitate guztietara dago irekia, eta potentzialtasun itzela du ingurumenaren, ekoturismoaren eta sozioekonomiaren ikuspegitik.   Izan ere, 2022an egunero 200 erromes baino gehiago ibiliko direla aurreikusten du Lagundiak.

2013ko uztailean, Inaziotar Bideko Erromesaren Bulegoa harremanetan jarri zen Respeto Fundazioarekin, sustatzen ari diren Bidearen berri eman eta elkarrekiko lankidetza-dinamika bat abiarazteko. Inaziotar Bidea sinbolizatuko duen artelan bat lantzea da lankidetzaren eremua, errespetua bizitzeko bidea izan dadin.

ERRESPETUA sustatzea da Inaziotar Bidea Apostolutza Obraren fundazio-estatutuen xedeetako bat, eta Respeto Fundazioarekin partekatzen du errespetuarekiko ikuspegia. Hori horrela, Fundazioaren Respeto Proiektuan parte hartuta, balio handia eransten zaio Inaziotar Bideari.

 

Convenio de colaboración entre la Fundación Respeto y la Obra Apostólica Camino Ignaciano de la Compañía de Jesús para el impulso y promoción del Proyecto “El Camino Ignaciano: momentos y espacios de respeto”.

Con fecha 11 de octubre de 2014 se firma un convenio con el objeto de establecer el marco de colaboración entre la Fundación Respeto y la Obra Apostólica del Camino Ignaciano para la organización, impulso y promoción futura del proyecto: “EL CAMINO IGNACIANO: MOMENTOS Y ESPACIOS DE RESPETO” a lo largo de la ruta ignaciana.

La Orden religiosa Compañía de Jesús impulsa el Camino Ignaciano con el objetivo de rememorar la ruta de peregrinación que inició San Ignacio de Loyola en 1522, desde su lugar natal en Gipuzkoa hasta Manresa y Barcelona en Cataluña, para partir desde allí hacia Tierra Santa e iniciar su labor misionera que le llevó en pocos años a la Fundación de la Orden. El proyecto de esta nueva Ruta de Peregrinación fue iniciado en 2010 y la Compañía de Jesús ha fijado el horizonte de consolidación del proyecto en el curso 2021 – 2022 (fechas de conmemoración del 500 aniversario de la conversión de San Ignacio y del peregrinaje original).

El Camino recorre los casi 700 kilómetros entre Azpeitia y Manresa, estructurados en 27 etapas que transcurren por cinco Comunidades Autónomas: País Vasco (Gipuzkoa y Araba), La Rioja, Navarra, Aragón y Cataluña.

El Camino Ignaciano es una Ruta Cultural y de Turismo Religioso promovida a partir de la experiencia religiosa de Íñigo de Loyola, pero abierta a todas las sensibilidades, por lo que transciende del ámbito espiritual y tiene un gran potencial ambiental, ecoturístico y socioeconómico. De hecho, la Orden espera para 2022 una afluencia de más de 200 peregrinos al día.

Desde julio de 2013  la Oficina del Peregrino del Camino Ignaciano se puso en contacto con la Fundación Respeto para dar a conocer el Camino que estaban promoviendo y pensar en una colaboración conjunta en el desarrollo del proyecto de crear una obra de arte que simbolizase al Camino Ignaciano como un camino para experimentar el respeto.

La Obra Apostólica Camino Ignaciano considera que entra dentro de sus estatutos fundacionales la promoción del RESPETO en los términos que lo considera la Fundación Respeto y que la participación de la OACI en el Proyecto Respeto de la Fundación añade un valor muy importante al Camino Ignaciano.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

logo CI largo

Post a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *


seis − = 2

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>