Navigation Menu
EKINTZA IKASTOLAREN EKARPEN DIDAKTIKOA

EKINTZA IKASTOLAREN EKARPEN DIDAKTIKOA

EKINTZA IKASTOLAREN EKARPEN DIDAKTIKOA

ERRESPETU FUNDAZIOAren eskutik eskolan unitate didaktiko bat garatzeko proposamenari erantzunez honako proposamen hau egiten dugu.

Abiapuntua: Fundazioaren eskutik luzatzen den artelan bat egiteko aukera da. Teknika jakin bat ikasteko aukera izango dute gure ikasle zein irakasleek Jose Mª Moraza artistaren eskutik. Arte lanaren sorkuntzaren bidetik, ekintzari zentzua emango liokeen testuinguruaren proposamena egiteko eskatzen zaigu, gaiaren trataera gunea, espazio, denbora eta ikasle talde edo ikasmaila zehaztuz. Bigarren fase batean, egindako arte lan guztien artean bat aukeratu omen daiteke brontzean egin eta toki edota funtzio bat emateko ikastolan.

PLANTEAMENTUA:

NORK?   DBH 4. mailako ikasleak egokiak izan daitezke, dagoeneko abstrakziorako eta gogoeta edo ikerketa maila mamitsua egiteko gai ikusten ditugulako. Arte ikasgaia ere bertan garatzen da.

NOIZ?  Etika saioetatik abiatuta, ikasturteko plangintzaren barruan giza eskubideen gaia aprobetxatuz; bertan txertatuko litzateke errespetuaren inguruko gaia. Guztira 8 orduko jarduera multzoa aurreikusten da, hilabete baten bueltan osatuko litzatekeena gutxi gorabehera.

NOLA? Bi aukera dauden: aldez aurretik prestatutako unitate didaktikoaren egitura “itxiago” landuz edo proiektu baten garapen “irekiago” baten bidez.

-Unitate didaktikoa, jakina den bezala, irakasleak aurreikusitako jarduera multzo baen garapena suposatzen du esate baterako, testu bat irakurri, elkarrizketak, ikerketak, zine-forum, txostenak, aurkezpenak…eta Etika eta Arte saioek garatuko partekatuko zuten egitasmoa.

-Proiektu  txiki baten egitura emango balitzaioke, gutxienez Etika eta Arte ikasgaiak elkartuko liratekeelako. Gaiari ematen zaion enfokearen arabera Giza  edota Natur Zientziak, Psikologia….bere ekarpena  ere egin dezaketela aurreikusi daiteke. Gaiaren enfokea ikasleekin batera adostu daiteke, abiapuntu gisa ikuspegi zabala eskaini ondoren

Emaitza finala Fundaziotik  eskaintzen zaigun artelana egitea eta erakusketa/aurkezpen bat antolatzea izango zen, hau da, ikastolako beste partaideekin partekatzeko moduren bat . Arte lanen aurkezpenarekin batera gaiaren inguruan egindako bestelako produkzioekin batera: ikus-entzunezkoa, adierazpen grafikoak, idatziak, txostenak, antzerkiak … (kasuan kasuko)

“EDUKIAREN” MARKOA:

Lan eskemaren oinarria dagoeneko ikastolan dagoen errespetuaren inguruko adierazpenak izan daitezke, hain zuzen bi eratakoak bururatu zaizkigu:

-Ikastolan barna zintzilika dauden errespetuaren inguruko definizioak. 6-8 plaka horiek duten edukian oinarritutako lana proposatuz: “Errespetua elkartasuna da” “Errespetua elkarbizitza da” … etabar : Ideia hauek abiapuntu bezala hartuz ea zein ibilbidea egin daitekeen ikertuz, aztertuz….gure inguruan zein munduan zehar

-Arte instalazioaren oinarrian idatzita dagoen goiburua ere edukiaren oinarrizko abiapuntua izan daiteke: “Errespetua…. nor bere buruari, urkoari, eta izadiari”. Esaldi honetako atal bakoitzean gordetzen diren kontzeptu, egoerak, gaiak…gogoetarako mila bide eskaintzen dituzte eta eguneroko bizitza eta problematikarekin lotzeko bidea, esate baterako: gazteen suizidioa, drogen menpekotasunaren inguruko autodestrukzioa, kirolaren onurak, osasun emozionala, munduko gerrak, kontsumo arduratsua, bulling, berziklaketa, fraking bai/ez, ohitura osasungarriak … etabar, etabar, etabar.

Urtez urte, ibilbide desberdina zuzenean proposatu edo adostu daiteke ikasleekin, proiektuaren lehen pausu bezala. Ondoren taldeka eta era kooperatiboan ikerketa, gogoeta edo planteatutakoa garatzeko garaia izango da. Ondoren, gela edota ikasmailan aurkezteko, eztabaidatzeko, partekatzeko… tartea zabalduko litzateke, “produkzioaren” aurkezpena, hain zuzen. Eta azken emaitza, entzun, aztertu, ikasi edo sentituarekin arte lana egin egindako lanaren arte adierazpen  gisa.

Arte lanaren ekintza fase desberdinetan egingo litzateke eta horretan Arteko ikasleek protagonismo berezia izango lukete. Hiru fase:

1.- Irakaslea gehi Arte ikasgaiako ikasle batzuk (5-6,esate baterako) teknika ikasiko lukete Jose Mªren eskutik.

2.- Talde hau Arteko beste ikasleen maisuak izango lirateke, hau da guztira 29 ikasle dira.

3.- Arteko ikasleak beste ikasle guztien laguntzaileak izango lirateke, hau da, beste 30 ikasleena, beraien arteko etengabeko elkarrizketa bultzatuz.

Era honetan ikasleen artean, pertsonen artean, etengabeko elkarrizketa eta ekintza aktibo mantentzen da, aktibitatea bera ere elkarbizitza,elkartasuna eta errespetuaren adierazpen ezin hobea bihurtu daiteke.

 

 

Post a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *


nueve − = 1

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>