Navigation Menu
Basílica de Loyola

Basílica de Loyola

Exposición itinerante y performance “Símbolos para el Respeto”.

  • Autor: admin
  • Fecha de publicación: ene 28, 2013
  • Categoria:
  • Dirección: Lugar Barrio Loiola - Núcleo, 16, 20730 Loiola

Basílica de Loyola. Azpeitia (Gipuzkoa)

Exposición itinerante y performance “Símbolos para el Respeto”.

Bajo el lema “Diálogo entre Fe y Cultura”, la exposición recoge una serie de Símbolos para el Respeto, réplicas artísticas de las diversas facetas del Respeto: a la propia persona, a las minorías sociales, a los grupos y lenguas marginadas, a los pobres, etc…

Azpeitian  aurreko urtean,  Loiolako  Ignazio  santua hil zeneko 450. urteurrena ospatu ondoren hurrengo ekintza aurkeztera gatoz, Aste Santutik aurrera, eta egun batzuetan bakarrik, ikusi ahal izango den erakusketa paregabea aurkeztu nahi dizuegu atsegin handiz. Erakusketa hori Loiolan, gune ikusgarri eta bikain horretan ikusi ahal izango da, Jesusen Lagundiaren sortzaile eta gure Herriko seme kuttunaren lan handiaren hasera gertatu zen lekuan.

Erakusketa horretan José Mari Moraza artista donostiarraren lanak izango dira ikusgai eta Uolako bailarak orokorrean, eta Loiolako Basilikak osatzen duen multzo artistiko eta erlijiosoak zehazki, turismo eta kultura aldetik herritarrentzat duen eskaintzari aukera bat gehiago erantsiko zaio.

José Mari Morazak aurkezten dizkigun lanetan hunkitu egiten duen soiltasuna lortzen du artegileak,eta horrekinbatera modu berehalakoeta zuzeneanbiltzen gaituenhurbiltasuna, ustezko aieru teorikoetarako aukerarik gabe. Ezin gehiago sinplifikatutako lanak dira, beren formen bidez zehaztuak, eta kolorea bera ere ez da beharrezko egiten. Gainera, erakusketa jarriko den gune horrek, sinbolo eta esanahi historikoz beteak, elkarrizketa barnekoi eta, aldi berean, guztiz iradokitzailera garamatza, eta erabat irekira, artearen, formen eta sormenaren munduaren gaineko galderak egiteko, aldi berean modernoa, soila eta monokromoa baita.

Ikusiko ditugun lanek, berez, dituzten balio plastikoei artegileak ikuslearekin lortu nahi duen konplizitatearen eta lankidetzaren balioa erantsi behar zaie, konplizitate hori ikusleak bere aldetik lanei erreparatzerakoan  lortu beharreko begirada arretazko eta gogoetatsuan gauzatuko dena, beti ere hitz gako batean ardaztuta: BEGIRUNEAn, hain zuzen ere. Gizakiaren balio sakonenez hitz egiteko modu bat da, gure gogoaren barne­ barnean bizi diren sinboloetara hurbiltzekoa.

BEGIRUNE hitza egile honek FUNDAZIO bihurtu du eta arte mundua ospitale, gune psikiatriko, espetxe eta antzeko lekuetan ari da ezagutzera ematen. Horrela, beharbada lengoaje horretatik oso urruti dauden pertsonei hurbiltzen die artea. Gainera, Fundazioaren helburua da hedatzea eta denoi iristaraztea bere lanen aurrean pausaldi barnekoia, gogoeta egitekoa,  begirunea   helburu  bakar  eta  nagusi  moduan  izateko  aitzaki  moduan.

Hori da erakusketa honen helburua: hain zuzen ere, arte mundura hurbiltzeaAzpeitiko biztanle guztiak eta bertara hurbilduko direnak, gure kultura artistikoa handitzeko asmoz. Eta aldi berean, erakusketak gure eskaintza turistikoa ere indartu dezake, kontuan izanik Loiolako Basilika bikaina izango dela erakusketaren esparru, hain zuzen ere 1681. urtean egiten hasi cta, gaindiezinak ziruditen oztopoak gainditu ondoren, Fontana, Churriguera, Ibero eta beste hainbat arkitektu entzutetsuklan eginda, 1738. urtean ireki zen monumentu ikusgarri hori.

Udalak babestu duen erakusketa honekin, arte eta kultura arloetan eragin nahi da, turismo eta ondare eskaintza  bultzatu  eta, aldi berean, Loiolako  Ignazio  santuaren heriotzaren 450. urteurrenean pasa diren ospakizunen ondoren une hauetan egin nahi diren jarduerak programari ere ekitaldi bat gehiago erantsiko dio.

 Julián Eizmendi Zinkunegi

Azpeitiko alkatea

    1 Comment

  1. El santuario de Loyola es un amplio conjunto de monumentos alrededor de la casa natal de Ignacio de Loyola. Ocupa una amplia extension y entre los monumentos el que destaca por su relevancia es la basilica, coronada por una gran cupula que esta flanqueada por dos edificios de 75 m de longitud cada uno de ellos y con un cuerpo trasero.

Post a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *


+ 8 = dieciséis

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>