Navigation Menu
Centro Penitenciario de Mansilla de las Mulas (León)

Centro Penitenciario de Mansilla de las Mulas (León)

  • Autor: Fundación Respeto
  • Fecha de publicación: feb 23, 2015
  • Categoria:
  • Dirección: Mansilla de las Mulas (León)

Leongo espetxeak Respeto moduluen sistema sortu du, eta Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak haren eskumenpeko espetxe guztietan ezarri du sistema hori. Tratamendu-programa bat da sistema horren oinarria, espetxeko gizarte-ingurunearen giroan eragin nahi duena, taldeekin egiten den lanaren bidez. Gizartean normalizatuak dauden jarrerak, ohiturak eta balioak lantzeko programak sortzea da modulu horien helburuetako bat, eta, era berean, esparru edo marko bat osatzea, bai programa espezifikoak egiteko, hala nola, drogramendekotasunekoak, genero-indarkeriakoak, prestakuntza akademikokoak eta lan-prestakuntzarakoak, bai bizi-ohitura osasungarriak eskuratzeko, hala nola, garbitasuna zaintzea, kirola egitea edo egoki elikatzea.

Leongo Mansilla de las Mulas espetxean ekin zitzaion programari, eta haren hasierako asmoa zen bitarteko modulu bat izatea, espetxeratua komunitate terapeutikoan sartu aurrekoa, eta aldez aurreko prestakuntza-urratsa izatea itxarote-zerrendan zeudenentzat.

Respeto fundazioak egindako lanaren haritik jarri zaie Respeto izena moduluei; izan ere, fundazioak errespeturako sinboloak landu ditu Espainiako hainbat espetxetan, eta, horien bidez, ikasi eta landu beharreko balio egokienen sinbolo edo ikur bilakatu du ERRESPETUA edo BEGIRUNEA.

Respeto fundazioaren lanak, garai hartan Espetxeetako zuzendari nagusi zen Mercedes Gallizoren hitzetan, edertasuna barneratzen du burdin barren artean, espazioak pertsonalizatzen laguntzen du eta, sinboloen bidez, errespetuari buruzko hausnarketa bultzatzen du. Horren ondorioz, besteri errespetua izaten eta norbera errespetatuago sentiarazten laguntzen die pertsonei.

 

El sistema de Módulos de Respeto creado en el Centro Penitenciario de León, y que ha sido implantado por la Secretaría General de Instituciones Penitenciarias en todos los centros penitenciarios bajo su competencia, se basa en un programa de tratamiento que interviene en el clima social del entorno penitenciario a través del trabajo con grupos. Sus objetivos se concretan en conformar programas de tratamiento en actitudes, hábitos y valores socialmente normalizados y a la vez servir de marco a programas específicos como drogodependencias, violencia de género, formación académica, formación laboral o adquisición de hábitos de vida saludables como higiene, deporte o alimentación.

En el centro Penitenciario de Mansilla de las Mulas en León, comenzó a desarrollarse este programa, concebido al principio como un módulo intermedio y previo al ingreso del interno en comunidad terapéutica y como paso anterior y preparatorio para aquellos que estaban en lista de espera.

El nombre de Módulos Respeto le viene dado por la influencia del trabajo de la Fundación Respeto, denominado Símbolos para el Respeto, desarrollado en distintos centros penitenciarios de la geografía española y que ha convertido el término RESPETO en un símbolo de los mejores valores a aprender y practicar.

El trabajo de la Fundación Respeto, en palabras de Mercedes Gallizo, entonces Directora General de Instituciones Penitenciarias, además de introducir la belleza entre los barrotes y ayudar a personalizar espacios, induce a la reflexión sobre el respeto, a través de sus símbolos y al hacerlo, ayuda a cada persona a respetar al otro y a sentirse más respetada.

IMG_0165

 

IMG_0160

Post a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *


nueve − 7 =

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>