Navigation Menu

Kaixo! Aurten, Respeto fundazioak lehen aldiz parte hartuko du Donostiako Olatu Talka 2014 jaialdian. Bilbo plazan jarriko dugun karpan izango gara zure zain, maiatzaren 24an, larunbatez.

Gure jarduerak “Respeto Obra eraikiz” izena du. Jardueran parte hartzen baduzu, Respeto fundazioak zer egiten duen jakingo duzu (www.respetofundacion.org), eta Errespeturako Sinbolo bat egiteko aukera izango duzu, teknika dibertigarri eta erraz bat erabiliz.

Funtsean, hauek dira “Respeto Obra eraikiz” jardueran parte hartzeko metodologiaren faseak:

1.- Pentsatzea – Hausnartzea

Berebiziko garrantzia du lehen fase honek Respeto Obraren sorkuntza-prozesuan.

Lan indibiduala da, pertsona eta talde bakoitzaren lehen kontaktua ezartzeko.

Hau galdetu behar diogu geure buruari parte hartzen dugunotako bakoitzak:

Zer esan nahi du niretzat ERRESPETUA hitzak?

Zer dio nire barrenak?,

Zer sinbolizatu nahi dut?

Nola sinbolizatuko dut?

2.- Hausnartzea – Gauzatzea

Lehen hurbilketa-fasearen ondoren, zer sinbolizatu nahi dugun jakingo dugu. Hori jakinda, piezaren zirriborro bat egingo du pertsona edo talde bakoitzak.

3.- Gauzatzea – Amaitzea

Obra edo artelana lantzeko, metodologia erraz bat erabiltzen da, adin eta osasun-egoera guztietako pertsonek erabiltzeko modukoa. Hura egiteko bitartekoak eta materialak prestatzen dira ondoren: berariaz sortutako taula bat, 27×27 cm neurrikoa, eta arotzen itsasgarri zuria, pintzel moduan erabiltzeko.

4.- Amaitzea

Bateratzea. Taldeak – Banakoak:

Parte-hartzaileek haien obra edo artelan indibidualak amaitzen dituztenean, pieza horiekin guztiekin erakusketa handi bat egitea da asmoa. Egileen izena eta haientzat Errespetua hitzak, piezan sinbolizatu nahi izan duten horrek, zer esan nahi duen labur adieraziko litzateke pieza bakoitzaren ondoan.

Hausnartze-prozesu horren emaitza moduan, bi irakurketa izango ditugu: banakakoa eta taldekoa. Sortutako sinergiak batuko dira, eta hasierako Pentsamendu – Hausnarketa sortuko da, sentsibilitate guztiak batuko dituena.

Aurreko puntuan azaldu diren urratsak eginez amai daiteke prozesuarekin, Respeto Obra sortuz.

Azkenik, sinboloaren egileak hala nahi badu, Fundazioak burdinurtuzko, brontzezko edo kalerako bestelako materialen batez egindako pieza batean gauzatuko du sinboloa. Piezak 27×27 cm. izango ditu, eta Respeto fundazioko patronatuak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen fundizio-lan berezi batez egingo da.

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu edo jardueran parte hartzeko izena eman nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan e-postaren bidez: respeto@respetofundacion.org edo respetofundacion@gmail.com

Parte hartzeko txanda hauek jarri ditugu, txandako 15 pertsonaren mugarekin:

Maiatzak 24, larunbata, goizean:

11:00etatik 11:30era

11:30etik 12:00etara

12:00etatik 12:30era

12:30etik 13:00etara

Maiatzak 24, larunbata, arratsaldean:

17:00etatik 17:30era

17:30etatik 18:00etara

18:00etatik 18:30etara

18:30etik 19:00etara

 

Zain gauzkazu!! Zatoz eta parte hartu!!

budista (4)

Post a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *


+ 9 = once

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>