Navigation Menu

RESPETO OBRA ERAIKIZ

Errespetuari eskainitako artelan handi bat egiten laguntzeko gonbidapena egin nahi dizu Gipuzkoa Basket klubak eta Respeto Fundazioak.

 

Jardueraren helburua

ERRESPETUA zer den adieraztea da kontua, teknika erraz baten bidez azaltzea zer den, norberaren ustez, errespetua edo begirunea. Gipuzkoa Basket kluba osatzen dugun guztiok, hau da, jokalari, teknikari, zuzendari, administrari, jarraitzaile, boluntario eta klubaren inguruko gainerako lagunok norbaiti edo zerbaiti eskainitako sinboloak egingo ditugu, gure taldeari, kirolari, lagunei, senideei edo gure errespetua merezi duen zer edo nornahiri eskainiak.

Asmoa da ERRESPETURAKO ESPAZIO handi bihurtzea Donostia Arena 2016, Gipuzkoa Basket klubeko familia osoak egindako sinboloz osatuko eremua izatea.

Topagune bat izan nahi du jarduera honek gurasoentzat, seme-alabentzat eta lagunentzat, Errespetua hitzaren esanahia aztertu eta partekatzeko.

 

Garapena

Ekimen hau Donostia Arena 2016 pabilioian egingo da, GBC taldeak Donostian jokatuko dituen partiduetan. Zehazki, 10. jardunaldian Bilbao Basket taldearen kontra jokatuko den partiduan ekingo zaio jarduerari.

Gure kalkuluen arabera, hogei pertsona inguru har ditzakegu hamar partidu horietako bakoitzean, haien sinboloak egin ditzaten. Hori horrela, hamar partiduak igaro ondoren, Gipuzkoa Basket klubaren zaleek eta jarraitzaileek egindako 200 artelan inguru izango ditugu.

Partidu bakoitza hasi baino ordu eta erdi lehenago hasiko da jarduera eta Respeto fundazioko kideek zainduko dute hura uneoro.

Donostia Arena 2016 pabilioian, Klubak adierazten duen lekuan, sinboloak egiteko behar diren tresnak helaraziko dizkie Respeto fundazioak parte-hartzaileei (dentsitate ertaineko taulak, 1 x 27 x 27 cm-koak, itsasgarri zuri azkarra, garbiketa-materiala, folioak, errotulagailuak…). Erraz erabiltzeko tresnak izango dira, pertsona orok, haren adina, osasun-egoera nahiz jakintza artistikoa edonolakoa izanda ere, erraz egin dezan bere sinboloa.

Tutoretza-bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=AlWT23_RS9g

Obrak edo artelanak sortu eta haiei pintura-tratamendu egokia eman ahala, Donostia Arena 2016 pabiloiko harmailaren atzeko eremuan erakutsiko dira, harik eta egindako obra guztiarekin osatzen den arte erakusketa.

Gure asmoa da mosaiko handi bat osatzea 20. edo 21. jardunaldiko partiduaren atsedenaldian. Ekimenean parte hartzen duten guztiek mosaikoan jarriko dituzte haien obrak, edo, hala nahi baldin bada, taldearen zaletu diren haurrek.

Behin 2014-15 denboraldia amaitzen denean, ekimen honetan parte hartzen duten obrak erakusketa kolektibo handi batean biltzeko ahalegina egingo da. Erakusketa hori Easo kaleko Donostia 2016 gunean, Ramon Maria Lili kaleko Keller gunean edo antzeko ezaugarriak dituen beste lekuren batean egingo da.

Erakusketa guneetan erakutsi eta Respeto fundazioak haien katalogazioa egin ondoren, obren jabetza eskuratuko dute parte-hartzaileek.

Respeto proiektuaren koordinatzaile den aldetik, bitartekari-lanak egitera mugatuko da Respeto fundazioa, parte-hartzaileek egiten dituzten artelanak egoki egiten eta erabiltzen direla bermatzeko.

Artelan guztien inbentarioa egingo da Fundazioak www.respetofundacion.org web-orrian jarriko ditu. Horrela jokatuta, parte-hartzaileen izena eta artelana egiteko zergatiaren edo arrazoien berri izango da. Horrez gainera, zenbakitu egingo dira artelanak, pieza bakar eta errepikaezinak izan daitezen.

 

Nola parte hartu

Jarduera honetan parte hartzeko interesa duten pertsonek posta elektronikoko mezu bat bidali behar dute respeto@respetofundacion.org helbidera, aurretiko izenematea egiteko. Mezu horretan, parte-hartzailearen edo parte-hartzaileen izen-abizenak eta adina adierazi behar dira. Mezu elektronikoaren harrera-ordenaren arabera ezarriko da partaidetza-hurrenkera. Respeto fundazioak aldez aurretik adieraziko du nork parte hartuko duen jardueran jardunaldi bakoitzean.

Asmoa ez da haurrentzako tailer bat egitea. Gurasoen eta seme-alaben arteko topagune bat sortu nahi da, Errespetua hitzaren esanahia landu eta konpartitzeko. Horrenbestez, ezinbestekoa izango da 14 urtetik beherako haurrak euren gurasoen laguntzaz parte hartzea jarduera honetan.

Banakoek egin ditzakete sinboloak, edo taldean egin daitezke, familian, lagunartean, etab.

Egileek izena jarriko diote sinboloari, eta labur adieraziko dute zergatik egin duten artelana, nori eskaintzen dioten eta zer esanahi duen.

Jarduera guztiz doakoa izango da parte-hartzaileentzat.

10378095_693026720770484_8212282369578331196_n

 

Obra edo artelana egin aurreko hausnarketa-prozesua

Obra edo artelana egiten hasi baino lehen, ezinbestekoa da hausnarketa-prozesu bat egitea.

Pentsatzea edo hausnartzea ezinbesteko fase giltzarria da artelan bat egiteko sorkuntza-prozesuan.

Banakoek edo taldeak artelanarekiko lehen hartu-emanean egin beharreko lan indibiduala da.

Hau galdetu behar diogu geure buruari parte-hartzaileok:

Zer esanahi du niretzat ERRESPETUA hitzak? Zer dio nire barrenak?, Zer sinbolizatu nahi dut?, Nori eskainiko diot artelana? Nola irudikatu edo adieraziko dut?

Artelanera gerturatzeko lehen fasearen ondoren, zer sinbolizatu nahi dugun jakingo dugu. Orduan gauzatu behar du norberak edo taldeak pieza bakoitza.

Fase honen hurrengo urratsa “eskultura motibo edo ikur” kolektibo puntual edo iraunkor bat egitea da. Kasu honetan, erakusketa handi bat egingo da, Donostia Arena 2016 pabilioian.

Bidean jarri gara. Ziur gaude, piezaz pieza, gure barrenean leku bat hartuko duela mugimendu honek, eta ERRESPETUA izeneko proiektu etiko, estetiko eta lankidetzazkoan gauzatuko dela.

Nahi al duzu Respeto obraren partaide izan? Eraiki gurekin inoiz sortutako artelanik handiena.

Creative Commons lizentziak babesten du Respeto Obra.

Licencias Creative Commons

Licencias Creative Commons

Helbide hauetan izango duzu jardueren berri:

www.respetofundacion.org

www.facebook.com/FundacionRespeto

twitter.com/RespetoFund

 

Eskerrak eman nahi dizkiogu Gipuzkoa Basket klubari proiektu honen partaide eta laguntzaile izateagatik.

Respeto fundazioa

 

Post a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *


uno + = 4

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>