Navigation Menu

Respeto Proiektua / Proyecto Respeto

Zertan datza

Lan edo obra artistiko – plastikoak sortzea da RESPETO izena duen lankidetzazko proiektu etiko – estetikoaren funtsa, elementu bakarrak egitea, Errespeturako Sinboloak izango direnak. Errespeturako Espazioetan kokatuko dira sinbolo horiek. Errespeturako espazio edo gune horiek pribatuak edo publikoak izan daitezke, plaza, parke, kale edo lorategietan kokatuak.

En qué consiste

El Proyecto ético – estético – participativo denominado RESPETO consiste en crear obras artístico – plásticas, elementos únicos, Símbolos para el Respeto, elaborados por individuos o colectivos, con la idea de integrarlas en los denominados Espacios para el Respeto, situados en distintas ubicaciones e instalaciones, tanto públicas como privadas, en espacios interiores o exteriores.

MUÑAGORRI_OBRA DE ARTE

Zer helburu du

Respeto proiektuaren azken helburu edo xedea da gizabanakoak eta gizarte-taldeak elkartzea eta ERRESPETUAREN aurrean kokatzea, Errespeturako Sinboloak sortuz modu parte-hartzaile batean. Horrela, Errespetua hitzak zer esan nahi duen adieraziko dugu gutariko bakoitzak, eta orainean eta geroan bizirik iraunaraziko dugu honako hauei diegun Errespetua – Maitasuna

Geure buruari

Gure aita, ama eta asabei

Gure seme-alaba eta senideei

Adiskideei

Beren berezitasunekin, gurekin lotura aberasgarriak sortzen dituztenei

Herriei eta haien hizkuntza, ohitura eta sinesmenei

Hartzen gaituen unibertsoari

Gure mendi, itsaso, hondartza eta labarrei…

Gure zuhaitz eta landareei

Inguruan izan eta gure bizitzaren parte diren animaliei

…..

Con qué objetivo

El objetivo final del Proyecto Respeto es conseguir aunar a los individuos y a todo un conjunto de grupos sociales, y posicionarlos ante el RESPETO, mediante la creación participativa de Símbolos para el Respeto, de forma que cada uno de nosotros expresemos lo que significa la palabra Respeto, y que sirva así para mantener vivo en el presente y en el futuro el Respeto – Amor profesado a

Nosotros mismos

Nuestros familiares

Amigos

Quienes con su singularidad crean vínculos que nos enriquecen

Los pueblos, sus lenguas, sus costumbres y sus credos

Universo que nos acoge

Nuestros montes, mar, playas, acantilados…

Nuestros árboles y plantas

Animales que nos rodean y forman parte de nuestra vida

 

Nola

Gure sinboloa (marrazki bat, aztarna bat, poesia bat, olerki bat, musika-nota bat edo ildo horretako elementuren bat) ezarriko dugu berariaz sortutako molde batean. Fundazioak emango du molde hori, eta erraz lantzeko modukoa izango da, edonork, haren adina edo osasun-egoera edonolakoa izanda ere, erraz erabil dezan. Molde hori burdinurtuz, brontzez edo kalerako beste materialen batez egina izango da, eta 27×27 cm. izango ditu. Errespeturako Espazioak deiturikoetan jarriko dira piezak, beste pertsona, entitate edo kolektibo batzuek egindako sinboloekin batera.

Cómo

Plasmando nuestro símbolo, bien sea un dibujo, una huella, una poesía, un poema, una nota musical… en un molde creado al efecto, facilitado por la Fundación, de fácil manipulación, de forma que cualquier persona, independientemente de su edad y estado de salud, pueda crear su símbolo, qué más tarde se podría materializar en una pieza de hierro fundido, bronce, o cualquier otro material, de 27 x 27 cm. De esta forma se trataría de crear Espacios para el Respeto junto a otros símbolos de distintas personas, entidades, colectivos.

10407508_693031344103355_7302123166425585349_n

 

Nork parte har dezake

Respeto proiektua onetsi eta harekin bat egiten duten pertsona guztiek parte har dezakete. Zuk eta nik egin dezakegu…

Quién puede participar

Cualquier persona que se sienta solidaria y copartícipe del Proyecto Respeto. Tú y yo podemos hacerlo…

 

Nor erakarri nahi dugu

Hezkuntza-zentroak, adierazpide ugariren bidez (musika, dantza, plastika, poesia, multimedia eta bestelakoak) Errespetuaren etika lantzen dutenak,

Gizarte-gaietako, kulturako eta bestelako diziplinetako arduradunak

Gure agintariak, kirolariak, profesionalak, artistak…

Finean, gure Proiektura borondatez eta parte hartzeko gogoz gerturatzen diren pertsona guztiak

A quién se quiere involucrar

A centros educativos que bajo diversas formas de expresión, como la música, danza, plástica, poesía, multimedia… trabajan la ética del Respeto,

A todos los responsables de temas sociales, culturales…

A nuestros dirigentes, nuestros deportistas, profesionales, artistas…

En definitiva, a cuantas personas se acerquen voluntariamente a nuestro Proyecto con el deseo de participar.

 

Metodologia

Fase hauek izango ditu proiektuak:

1.- Pentsatzea – Hausnartzea

Norberak egin beharreko lana da, lehen aldiz gerturatzean. Geure buruari galdetu behar diogu: zer da niretzat Errespetua? Zer adierazi nahi dut sinboloaren bidez? Zer esaten dit barrenak?…

2.- Hausnartzea – Gauzatzea

Lehen hurbilketa-fasearen ondoren, zer sinbolizatu nahi dugun jakingo dugu. Norberak pieza egingo du bakarka.

3.- Gauzatzea – Amaitzea

Artelana landu behar da fase honetan. Hura egiteko bitartekoak eta materialak eskuratuko dira.

4.- Amaitzea

Bateratzea. Taldean – Bakarka:

Irakurketak bakarka eta taldean egingo dira. Batera ekarriko dira sortutako sinergia guztiak eta horrek hasierako Pentsamendua – Hausnarketa eragingo du, sentikortasun guztiak bilduz. Fase horrekin jarraitzeko “eskultura motibo edo mugarri” puntual edo iraunkorrak egin daitezke, eta hari pieza gehiago eransteko aukera izango da. Elementu biziak, dinamikoak eta parte-hartzaileak egitea da helburua.

Metodología

Se estructura básicamente en las siguientes fases:

1.- Pensamiento – Reflexión

Es una tarea individual en la que cada persona realiza su primer contacto. Cada uno nos preguntamos ¿Qué significa para mí la palabra RESPETO?, ¿Qué quiero simbolizar?, ¿Qué me dice mi interior?…

2.- Reflexión – Plasmación

Después de la primera fase de contacto sabemos que queremos simbolizar. Se traduce en la ejecución de la pieza de forma individual.

3.- Plasmación – Finalización

Se desarrolla la obra. Se dispone de los medios y materiales necesarios para su consecución.

4.- Finalización

Puesta en común. Grupal – Individual:
La lectura se realiza a nivel individual y a nivel de grupo. Se agrupan las diferentes sinergias generadas, dando lugar al Pensamiento – Reflexión inicial, en el que se unen todas las sensibilidades. Esta fase podrá seguir con la materialización de un “motivo o hito escultórico” de carácter puntual o permanente, al que podrán ser adheridas más piezas. Se trata de crear elementos vivos, dinámicos y participativos.

 

Zer bitarteko ditugu eskura. Gure energia

Espetxeetan, erlijio-tenpluetan (gune budistak, mezkitak, elizak, etab.) kultura-zentroetan, ikastetxeetan, kirol-taldeetan, elkarteetan eta beste hainbat eremutan Respeto proiektuari ekin zioten pertsona guztien bultzadarekin.

Boluntarioen kopuru gero eta handiagoarekin, Errespetuaren kultura indartzen dihardutenak.

Zure moduko pertsona guztiekin, Errespetuaren zuziaren garrari eutsi nahi duzuen aldetik.

Con qué medios contamos. Nuestra energía

Con el impulso de todas las personas que iniciaron el Proyecto Respeto en los centros penitenciarios, en los templos religiosos (centros budistas, mezquitas, iglesias,…), centros culturales, colegios, equipos deportivos, asociaciones,

Con el voluntariado que día a día va creciendo en número y trabaja ahondando en la cultura del Respeto,

Con todas las personas, que como tú, quieren contribuir a mantener viva la llama del Respeto.

 

Prozesua

Proiektuan lagundu eta parte hartu nahi duen pertsona, entitate edo kolektibo bakoitzak finantzatuko du bere artelana, bere sinboloa. Pieza urtu bakoitzak 110 euro inguruko kostua du.

Fundazioak emango du berariaz sortutako moldea, erabilerraza, pertsonak orok, haren adina edo osasun-egoera edozein izanda ere, erraz sor dezan bere sinboloa. Proiektuan parte hartzen dutenek jabetzan izango dute moldea, eta antzeko zazpi pieza egiteko aukera emango du, aurretik Respeto fundazioaren baimena eskuratu ondoren.

Gerora, Fundazioak zertu edo gauzatuko du sinboloa burdinurtuzko, brontzezko edo kalerako bestelako materialen batean egindako pieza batean. Piezak 27×27 cm. izango ditu, eta Respeto fundazioko patronatuak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen fundizio-lan batez egingo da.

Respeto proiektuaren koordinatzailea den aldetik, bitartekari-lana egitera mugatuko da Respeto fundazioa, parte hartzen duten artelan guztiek norako eta xede egokia dutela bermatzeko. Fundazioak behar bezala inbentariatu eta lekutuko ditu artelan guztiak, eta uneoro jakingo da parte hartzen duten pertsona eta talde guztien izena. Zenbaki bat emango zaie artelanei; hala, pieza bakarrak eta errepikaezinak izango dira.

Parte hartzen duten pertsona eta kolektibo bakoitzak ordainduko du, zuzenean eta bere kontura, pieza bakoitzaren kostua, eta egindako artelanaren jabeak izango dira, harik eta Errespeturako Espazioan deiturikoan lekutzen diren arte. Une horretatik aurrera, denbora mugagabean lagako zaio hura Espazioaren jabe den udal edo erakundeari.

Horrez gainera, Respeto fundazioaren laguntzaile eta babesle izango dira, Fundazioari diru-zenbateko bat dohainduz. Borondatez egingo dira dohaintza horiek, Fundazioaren jarduerak finantzatzeko. 

El proceso

La Fundación facilitará un molde creado al efecto, de fácil manipulación, de forma que cualquier persona, independientemente de su edad y estado de salud, pueda crear su símbolo, de una forma sencilla. El molde será propiedad de cada uno de los partícipes en el proyecto.

Posteriormente, la Fundación en caso de que el autor así lo desee, será la encargada de materializar el símbolo en una pieza de hierro fundido, bronce, o cualquier otro material, de 27×27 cm, a través de una fundición especializada que reúna todos los requisitos exigidos por el patronato de la Fundación Respeto.

La Fundación Respeto actuará como mero intermediario, como coordinador del Proyecto Respeto y como garante del buen fin y destino de cada una de las obras de arte participantes. Todas las obras de arte elaboradas estarán perfectamente inventariadas y ubicadas por parte de la Fundación, conociendo en todo momento el nombre de la persona o colectivo que participa, y se le asignará una numeración que hará que la misma sea una pieza única e irrepetible.

Cada pieza, en caso de ser fundida, será sufragada de forma individual y directa por cada una de las personas o colectivos participantes, pasando a ser propietarios de su obra, hasta el momento de su colocación en el denominado Espacio para el Respeto, a partir del cual, la misma queda cedida de forma indefinida al Ayuntamiento, Institución, o propietario del Espacio. Cada obra de arte, cada símbolo será autofinanciado por la persona, entidad o colectivo que decida contribuir y participar en el Proyecto.

Símbolo 13 - Belén Calvillo

 

Sare solidarioa

Jakin badakigu Respeto Proiektuan parte hartu nahi duten pertsona guztiek ezingo diotela arte-piezaren prezioari aurre egin.

Parte hartu nahi duen inor Proiektutik kanpo gera ez dadin nahikoa dirurik ez duelako, artelanak finantzatzeko baliabideak emango dizkie Fundazioak parte hartzeko borondatea erakusten duten pertsonei, eta, horretarako, Proiektura atxiki nahi duten pertsona partikularren, taldeen edo enpresen dohaintzak bilduko ditu; betiere, parte hartu nahi duten pertsonen egoera aztertu ondoren eta Fundazioaren Patronatuaren onespena jaso ondoren.

Red solidaria

Somos conscientes de que no todo el mundo que desee participar en el Proyecto Respeto se pueda costear el precio de la pieza de arte.
Para que nadie con voluntad de participar se quede fuera del Proyecto por falta de recursos económicos, la Fundación pondrá a su disposición los medios necesarios para financiarla a través de donaciones de particulares, colectivos o empresas que quieran adherirse al Proyecto, previo estudio de las condiciones particulares y su aprobación por parte del Patronato de la Fundación.